BADATOR KORRIKA 2022

AEK Euskal Herriko euskaltegia da. AEK Euskal Herri osoan aritzen da eta xede du bertako biztanle guztiek euskara ezagutzea eta egunerokoan normaltasunez erabiltzea. Horretarako, euskararen normalizaziorako eremu guztietan aritzen da: ezagutza, erabilera eta sustapena.

Dirulaguntza ezean, KORRIKA antolatzea otu zitzaien garai hartako batzorde eta irakasleei. 1980. urteaz ari gara, garaian kokatzea oso garrantzitsua da eta. Lan asko egin ondoren, lehenengo korrika sortu zen, Oñatitik Bilbora egin zuen ibilbidea azaroaren 29tik abenduaren 7ra, bere leloa “Zuk ere esan bai euskarari zela”.

Aurtengoa 22. Korrika dugu, eta Amurrion martxoaren 31an hasi eta Donostian bukatuko da apirilaren 10ean.

Beraz, badakizue, zuek ere tipi-tapa, tipi-tapa KORRIKA egin ezazue euskararen alde!

Kategoria: BERRIAK Etiketak . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.