Eta iritsi da azkenean eguna! Gaur Amurrion jai giroan dabiltza egun guztian zehar. Eta arratsaldeko 4:30tan, Amurrioko AEK-ko irakasleek emango diote hasiera 2022. urteko KORRIKA-ri.
Hemen Korrika zuzenean ikusteko duzue:
Eta iritsi da azkenean eguna! Gaur Amurrion jai giroan dabiltza egun guztian zehar. Eta arratsaldeko 4:30tan, Amurrioko AEK-ko irakasleek emango diote hasiera 2022. urteko KORRIKA-ri.
Hemen Korrika zuzenean ikusteko duzue:
AEK Euskal Herriko euskaltegia da. AEK Euskal Herri osoan aritzen da eta xede du bertako biztanle guztiek euskara ezagutzea eta egunerokoan normaltasunez erabiltzea. Horretarako, euskararen normalizaziorako eremu guztietan aritzen da: ezagutza, erabilera eta sustapena.
Dirulaguntza ezean, KORRIKA antolatzea otu zitzaien garai hartako batzorde eta irakasleei. 1980. urteaz ari gara, garaian kokatzea oso garrantzitsua da eta. Lan asko egin ondoren, lehenengo korrika sortu zen, Oñatitik Bilbora egin zuen ibilbidea azaroaren 29tik abenduaren 7ra, bere leloa “Zuk ere esan bai euskarari zela”.
Aurtengoa 22. Korrika dugu, eta Amurrion martxoaren 31an hasi eta Donostian bukatuko da apirilaren 10ean.
Beraz, badakizue, zuek ere tipi-tapa, tipi-tapa KORRIKA egin ezazue euskararen alde!
Malerrekako neska gazte talde honek, egunerokotsunean euskara susatzeko helburua duen webgune bat sortzen ari da. Horretarako, egunerokoan erabili ditazkezuen hainbat esparru txertatu ditugu. Ikasi bitartean ongi pasatzeko helburuarekin!
Maddi Juanena, Haizea Sanz, Jone Indakotxea eta Nahia Feng Labiano